miércoles, 8 de febrero de 2012

Egitura zelularrak

Zelulak bere baitan ordena sortzeko gai dira, zelularen osagaiak - proteinak eta azido nukleikoak - makromolekulak dira. Makromolekula zelularrak oso egitura ordenatuak dira, polimeroak dira, non monomeroak lotura kobalenteen bidez elkartuta dauden. Are gehiago, makromolekulak askotan elkartzen dira konplexu handiak sortzeko. Elkarte makromolekular hauetariko batzuk makina molekular moduan ikus ditzakegu: benetako makina batean bezala, konplexu hauetan hainbat osagai biltzen dira, bakoitza bere eginkizunarekin eta guztiek modu koordinatuan lan egiten dutenak, energiaren gastuarekin.
Erribosoma, esate baterako, horietako bat izaten da. Zeluletan beraz, maila molekularrean oso konplexuak diren egiturak sortzen dira. Izatez, hau da, hain zuzen ere, zelulen eta orokorrean izaki bizidunen ezaugarri nagusienetariko bat: ordena edo konplexutasuna sortzeko duten gaitasuna. Printzipioz egoera hau termodinamikaren bigarren legearen kontra dago: lege honek dioenez unibertsoan beti desordena-kopurua igo behar da, edo beste moduan esanda, sistema kimiko guztiek ordena gutxieneko egoeran egoteko joera azaltzen dute. Orduan, ¿nola azaltzen da zelularen gaitasuna hau? Erantzuna honako hau da: zelulak sistema irekiak dira.
Zelulek beren konplexutasuna mantentzeko etengabe energia hartzen dute ingurunetik eta beren jardueraren ondorioz etengabe energia askatzen dute bero moduan; beraz, azken finean, unibertsoan desordena igotzen da.

miércoles, 1 de febrero de 2012

Odola.

Odola  3 motako ama zelulak: hematieak: (globulo gorriak,hemoglobina, Fe) o2 garraioa. Plaketak:( ama zelularen zitoplasmatik) odolaren kuagulazioz arduratu.. Leukozitoak: ( defentsa sistema globulo zuriak)linfosito eta monozito (infekzioa) basofiloak eosinofiloak eta neutrofiloak (alergia). odol hodiak: arteriak o2) eta benak co2)-- kapilarrak (endotelioa)-- arteriola eta benulak. Odolaren zirkulazioa: aurikula uzkurtu( sistole aurikularra): odola aurikulatik bentrikulura. bentrikulua uzkurtu( sistole bentrikularra): odola arteriatik kanporatu. erlaxio aldia(diastole): odola aurikuluetara sartu. balbulak: trikuspidea( eskumaldeko bentrikulua eta aurikula izten duena) eta mitrala. arterien oineko balbulak semilunarrak. sistole/diastole  bihotz taupadak.

martes, 31 de enero de 2012

Ezaugarriak.

Zelulak azken finean molekula espezifikoz osatutako sistema kimikoak dira, baina, oso gaitasun bereziak dituztenak. Gaur egun existitzen diren zelula guztiak oso antzekoak dira. Zelula-mota asko egon arren, guztiak patroi bereko aldaerak dira: molekula garrantzitsuenak eta zelularen barruan burutzen diren oinarrizko prozesuak berdinak dira zelula guztietan. Zelulak ulertzeko beraz, ikus dezagun zein diren zelula guztien gaitasunak eta ezaugarriak.

miércoles, 25 de enero de 2012

Zelulak.

Zelulak bizirik dagoen unitatetrik txikiena da.Bi zelula mota  daude:prokariotikoak eta eukaririotikoak.
-Prokariotikoak: zelula prokariotikoak mintz plasmatikoa, zitoplasma eta ADN-az osatuta daude.

- Eukaririotikoak: Bi zelula mota eukariotiko daude:
Animali zelula:
 
Landare zelula:
 

Zer da?

Zelula (latinetik cellulae, "lekugune txikia") izaki bizidun guztien egitura-unitate eta funtzional garrantzitsuena da.
Teoria zelularrean oinarritzen da biologiaren zati handi bat. Zelulak ikusteko, mikroskopioaren beharra dago.
Zelulak biziaren oinarrizko elementuak dira: izaki bizidun guztiak zelulez osatuta daude. Izaki bizidunen aniztasuna ikaragarria da, zelula bakar batez edo mila milioika zelulez egon daitezke osatuta; hala ere, konplexuenak ere, zelula bakar batetik sortzen dira. Hau da hain zuzen ere, zelulen ezaugarri nabariena: zelulak dira izaki bizidunak sortzeko gaitasuna daukaten egitura bakarrak.
Nola funtsionatzen dira zalulak?Video honetan azaltzen dizue: